Euskal Herriko mus txapelketaren Idiazabalgo kanporaketa hilaren 17an jokatuko da
Euskal Herriko mus txapelketaren Idiazabalgo kanporaketa hilaren 17an jokatuko da: 22:30ean, Xume tabernan. Lau errege, hiru ustel eta sei hamarrekotara jokatuko dute. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar du eta partaide guztiek ardo botila bat jasoko dute. Bikote irabazlea Gipuzkoako finalera sailkatuko da eta, gainera, Kuko jatetxean afaria jasoko du opari. Bigarren sailkatzen direnei, gazta eta sagardoa emango dizkiete. Sari hauek Kimu kultur elkarteak emango ditu.