Gema Campos psikologoak zortzi hitzaldiko sorta egingo du Olaberrian
Olaberriko Udalaren Gizarte Zerbitzuek Gema Campos psikologoarekin hitzaldi ziklo bat antolatu du, emakumeentzat bideratuta. Lau hilean zehar, hamabostean behin izango dira hitzaldiak, zortzi guztira eta gai ugariren inguruan.
Lehenengo saioa astelehenean (urtarrilak 13) da, 15:00etan, Gizarte Zentroko sukaldean. Urtarrilaren 27a, otsailaren 10a eta 24a, martxoaren 10a eta 24a, eta apirilaren 7a eta 14a dira beste egunak.