Jazpanako argazki lehiaketako argazkien erakusketa irekiko dute bihar
Bihar arratsaldeko 19:00etan irekiko ditu ateak pasa den urteko Jazpanak jaialdiko argazki lehiaketako argazki erakusketak. Azken edizioko argazki sarituez gain, aurreko edizioetako argazkiak ere ikusgai egongo dira, bosgarren urteurrena dela kontuan hartuta.
Garbiñe Irizar Jazpanako kideak eta argazkilariak azaldu duenez, “oso pozik” daude jasotako lanekin, eta datorren urtean ere lehiaketa antolatzen jarraitzeko asmoa dute. Honakoak izan dira lehen hiru sailkatuak: Lehen postuan Egoitz Irizar beasaindarra, bigarrenean Iban Lamarka eta hirugarrenean Daniel Aguilar. Erakusketa urtarrilaren 19ra arte egongo da irekita.
Hemen, irabazleen lehen hiru sailkatuen argazki bana: