Eloy Velasco epaileak debekatu egin du Tantaz Tanta ekimenak biharko Bilbora joateko egindako deialdia
Berria.info- Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok debekatu egin du bihar Bilbon euskal presoen eskubideen alde egitekoa den manifestazioa. Velascok Ertzaintzari, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari agindu die beharrezko neurriak hartzeko mobilizazioa egin ez dadin. Erabakia hartzeko argudiatu du Herrira-ren oinordeko den elkarte batek deitu duela biharko mobilizaziora, eta mobilizazioan berez deliturik ikusten ez badu ere, debekatzeko erabakia hartu du.

Tantaz Tanta ekimenak biharko deialdiari eutsi dio, Twitter bidez
#NiBanoa traola erabilita. Debekuaren berri izan eta berehala mezu hori zabaldu da sarean. Edonola ere, zer egin aztertzen ari da Tantaz Tanta, eta ondoren euren jarreraren berri emango dutela esan diote BERRIAri.