Berria.info- Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascok debekatu egin du bihar Bilbon euskal presoen eskubideen alde egitekoa den manifestazioa. Velascok Ertzaintzari, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari agindu die beharrezko neurriak hartzeko mobilizazioa egin ez dadin. Erabakia hartzeko argudiatu du Herrira-ren oinordeko den elkarte batek deitu duela biharko mobilizaziora, eta mobilizazioan berez deliturik ikusten ez badu ere, debekatzeko erabakia hartu du.
Urretxuko udalak 7.943.337 euroko udal aurrekontua izango du 2014an, “iaz baino %2 txikiagoa”, Oihane Zabaleta alkateak azaldu duenez. Udal aurrekontua atzo iluntzean egin zen ez ohiko oso bilkuran onartu zuen udalbatzak, Bilduren aldeko botoekin. PSE-EEk kontra bozkatu zuen eta EAJ eta Hamaikabat (H1!) abstenitu egin ziren.
Giza eskubideen errespetua oinarri, garaile eta garaiturik gabeko jendarte bat» lortzeko, euskal presoen sakabanaketarekin amaitzeko, gaixo dauden presoak libre uzteko eta isolamenduarekin eta tratu txarrekin amaitzeko eskatuko dute bihar Bilbon. Tantaz tanta, itsasoa gara lelopean «pertsona guztien giza eskubideen errespetua eta presoei, iheslariei eta haien gertukoei ezartzen dizkieten salbuespeneko neurrien amaiera» eskatuko dute.