Hasi dira jolasten mingainluzeak
Abian da Urretxuko eta Zumarragako Bertso Eskolak antolatutako Mingainluze lehiaketa. Bi herrietako eskola guztietako LHko 5. eta 6. mailako ikasleek osatutako 50 talde aritu dira aurreko asteburuan Urretxuko Labeaga aretoan jokatutako lehenengo kanporaketan. Horietatik 24 hurrengo txanparako sailkatu dira. Parte-hartzeak iazko markak hautsi ditu. Hurrengo kanporaketa datorren larunbatean izango da, 17:00etan, Labeaga aretoan; kanporaketa irekia da.