Garun-paralisia duten pertsonen arteko komunikazioa errazteko eta sustatzeko proiektu digital berritzaile bat aurkeztu du Aspace Gipuzkoak Urretxun. Equipo 2.0 Adap-Meeting izena eman diote proiektuari. Garun paralisia duen pertsonak komunikatu nahi duen hori tablet euskarri baten bitartez helaraztea da oinarrian, proiektuaren funtsa. Momentuz lau erabiltzaile ari dira sistema probatzen Gipuzkoa osoan, eta horietako bat Urretxuko Aspace egoitzako erabiltzailea da: Miguel Anjel Gomez.
Zumarragako egoitza ireki zutela urtebete bete da; 30 bat gaixo eta 40 bat senide artatu dituzte 2013an
Gipuzkoako Minbiziaren Elkarteko Goierriko egoitza ireki zutela urtebete bete da egunotan. Egoitza Zumarragan zabaldu zuten ospitalearen gertutasunagatik; edonola ere, bertan arreta eskaintzen diete Goierriko gaixoei zein senideei. Urtebeteko jardunaren ondoren hasi berri den urterako helburuak zehaztu dituzten jada. Olaia Duarte Zumarragako egoitzan lanean ari den gizarte laguntzailea da, «egiten ari garen lanaren berri eman nahi dugu Goierriko herrietan, baita eskura jarri ditzakegun zerbitzuen berri ere».
Beasaingo Salbatore auzoan dagoen Fundimolde enpresak urrian eta abenduaren 20an jakinarazi zituen kaleratzeen harira, dozenaka lagun bildu dira gaur goizean, enpresaren ate aurrean. CCOOeko metalgintzako hainbat ordezkarik babestu dute protesta, zenbait langile kaleraturekin batera. Protestan zeuden langile kaleratuek azaldu dutenez "urrian lau lagun kaleratu zituzten eta abenduaren 20ean beste hiru. Ez digute gainera hamabost egun lehenago abisatu, sorpresaz jakin genuen albistea". Une honetan, aurrez 14 langile zituen enpresa honetan zazpi lagun bakarri ari dira lanean.
Abian da Urretxuko eta Zumarragako Bertso Eskolak antolatutako Mingainluze lehiaketa. Bi herrietako eskola guztietako LHko 5. eta 6. mailako ikasleek osatutako 50 talde aritu dira aurreko asteburuan Urretxuko Labeaga aretoan jokatutako lehenengo kanporaketan. Horietatik 24 hurrengo txanparako sailkatu dira. Parte-hartzeak iazko markak hautsi ditu. Hurrengo kanporaketa datorren larunbatean izango da, 17:00etan, Labeaga aretoan; kanporaketa irekia da.
Tantaz Tanta ekimenak deitutako manifestazioa debekatu eta gero, EAJ, EA, Sortu, Alternatiba eta Aralar alderdiek eta ELA eta LAB sindikatuek bigarren manifestazio bat deitu zuten Bilbon, "Giza eskubideak, konponbidea, bakea" lemapean. Goierritik dozenaka autobus atera ziren larunbatean; Urretxu-Zumarragatik ateratakoekin batera egin zuen bidaia Gotzon Aranburuk.