Minbiziaren Elkarteak bere jarduna Goierrin zabaltzeko asmoa du aurten
Gipuzkoako Minbiziaren Elkarteko Goierriko egoitza ireki zutela urtebete bete da egunotan. Egoitza Zumarragan zabaldu zuten ospitalearen gertutasunagatik; edonola ere, bertan arreta eskaintzen diete Goierriko gaixoei zein senideei. Urtebeteko jardunaren ondoren hasi berri den urterako helburuak zehaztu dituzten jada. Olaia Duarte Zumarragako egoitzan lanean ari den gizarte laguntzailea da, «egiten ari garen lanaren berri eman nahi dugu Goierriko herrietan, baita eskura jarri ditzakegun zerbitzuen berri ere».