Teknologia berriak garun paralisia duten pertsonen komunikazioa hobetzeko
Garun-paralisia duten pertsonen arteko komunikazioa errazteko eta sustatzeko proiektu digital berritzaile bat aurkeztu du Aspace Gipuzkoak Urretxun. Equipo 2.0 Adap-Meeting izena eman diote proiektuari. Garun paralisia duen pertsonak komunikatu nahi duen hori tablet euskarri baten bitartez helaraztea da oinarrian, proiektuaren funtsa. Momentuz lau erabiltzaile ari dira sistema probatzen Gipuzkoa osoan, eta horietako bat Urretxuko Aspace egoitzako erabiltzailea da: Miguel Anjel Gomez.