Asel Luzarraga idazlea Lazkaon hizlari izango da gaur
Gerriko kultur elkarteak Asel Luzarraga idazle bizkaitarra gonbidatu du, gaur iluntzean egingo den Berriketan solasaldirako. Txile: maputxeak beren lurraren defentsan gaia oinarri hartuta jardungo da Luzarraga. Maputxe herriarekin lotura handia du; 2011n Gezurra odoletan eleberria atera zuen, Araukaniako errepresioa salatzeko. Txileko Gobernuak atxilotu egin zuen 2009an. Solasaldia 18:30ean hasiko da, Gerriko elkartean.