Aurtzaka taldeak Ataungo dantzak egingo ditu larunbatean, saio berezian
Beasaingo Aurtzaka dantza taldeak ikuskari berezia egingo du Ataunen, larunbatean. Ataunen bertan oinarria duten dantza osagaiak aurkeztuko dituzte, eta horien inguruko beste tradizio batzuk ere ezagutaraziko dituzte: ataundar maisuak gidatutako ezpata-dantzak XIX. mendean, herrian eta inguruetan egiten ziren dantza-sokak, gerra ondoren galdu zen mozorroen inauteri-eskea…
Goierriko dantzak eta folklorea lantzen ari da Aurtzaka, azken urteotan. Ataun eta bere ingurua «erreferentzia garrantzitsua» dela aitortu dute. Dantza ikuskizuna larunbatean 18:30ean hasiko da, Ataungo Herri Antzokian.