Bihar irekiko dute izen-ematea Zegama-Aizkorri maratoian
Bihar irekiko dute izen-ematea Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 8a baino lehen eman behar dute izena, kirolprobak.com web orrian. Antolatzaileek 275 dortsal zozkatuko dituzte. Zozketa hilaren 28an egingo dute eta egun horretan bertan emango dute ezagutzera hautatuen zerrenda nortzuk osatzen duten.