CAF-Elhuyar sariketan parte hartzeko azken egunak direla gogorarazi dute
CAF-Elhuyar sariketako 2013ko edizioko lanak aurkezteko epean urtarrilaren 31an amaituko dela gogorarazi dute lehiaketako antolatzaileek. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurten, «Fausto eta Juan Jose Elhuyarrek Bergarako Mintegian wolframa isolatzea lortu zutenetik 230 urte betetzen direnean, uste dugu balio horiek nabarmentzea dela egin diezaiekegun omenaldirik onena. Alegia, Elhuyar efektua sortzea gizartean; edo, bestela esanda, sormena, elkarlana, dibulgazioa eta diziplinartekotasuna sustatzea».
Lehiaketa honetan parte hartzeko deia zabaldu nahi izan diete, batez ere, «ikertzaile, dibulgatzaile, kazetari eta sortzaileei».
Lanak cafelhuyarsariak@elhuyar.com helbide elektronikora bidali daitezke, edo, bestela, posta arruntez, Elhuyar Taldearen egoitzara: Zelai Haundi Kalea, 3. Osinalde industrialdea. 20170, Usurbil.
CAF-Elhuyarrek helarazi duen oharra irakurtzeko klikatu hemen.
Honen inguruko informazio gehiago, hemen klikatuta.