Enplegu eta Gizarte Politiken sailburua ongizateari buruz mintzatuko da Lazkaon
Ongizate ereduari buruz hitzaldia egingo du etzi Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Giza Politiken sailburu Juan Mari Aburtok, Lazkaon. EAJren Goierri bizia ekimenean antolatu dute saioa, eta Areria antzokian izango da, ostiralean, 19:00etan hasita.
Aburtorekin batera Euskadiko Lan Sozietateak elkarteko (ASLE) kudeatzaile eta Euskalit fundazioko lehendakari Josetxo Hernandez izango da, hizlari. Euskal ongizatearen eredua gaia jorratuko dute bien artean. «Enplegua, etxebizitza eta giza eskubideen inguruan ariko da Aburto. Hernandezek euskal enpresaren etorkizuna eta langileen parte-hartzea lotuko ditu», dio EAJk.