Ostiralean Euskal Herriko mus txapelketako hiru kanporaketa jokatuko dituzte eskualdeko hiru herritan: Gabirian, Lazkaon eta Idiazabalen. Gabiriakoa 21:30ean jokatuko dute ostatuan, Lazkaokoa 22:00etan Gerriko elkartean eta Idiazabalgoa 22:30ean Xume tabernan.