'Kai' preso beasaindarra Toulouseko Atxikitze zentrora eraman dute
Naiz.info webgunean jakinarazi dutenez, “Carlos Saez de Egilaz Gradignango espetxetik Toulouseko Atxikitze Zentrora eraman dute eta bost egunen buruan Estatu espainolera kanporatzea espero dute. Carlos Saez de Egilaz Gradignango espetxetik Toulouseko Atxikitze Zentrora eraman dute eta bost egunen buruan Estatu espainolera kanporatzea espero dute”.
“Carlos Saez de Egilaz Gradignango espetxera eraman zuten joan zen ostiralean Saint Martin de Re-ko kartzelatik, ezarri zioten zigorra bete ostean.Gradignanetik Toulouseko Atxiitze Zentrora lekualdatu dute beasaindarra. Bere abokatuak azaldu duenez, Estatu espainolera kanporatzeko prozedura abian jarri dute eta zentro horretan atxikiko dute gauzatu arte. Bost egunen buruan Espainiaratzea espero dute. Han auzirik ez duenez, aske geratu beharko luke”.
Joan den ostiralean zen aske geratzekoa. Ostiraleko albistea irakurtzeko, klikatu hemen.