Legorretarrek irabazi dute areto futboleko derbia
Bilkoin Legorreta Eredu taldeak irabazi zuen, ostiralean, Gipuzkoako Lehen Mailako areto futboleko ligako derbia. Teilatuberri Zaldibi taldea 5 eta 1 menderatu zuten, Legorretako Harripila kiroldegian. Sailkapenean lehen postuan jarraitzen du Bilkoin Legorretak.