Olaberriko Udalak bideen eta baso-pisten erabilera araudia berritu du
Olaberriko bideen eta udal jabetzako baso-pisten erabilerarako araudia moldatu egin du udalak. Azpiegitura horiek egoki eta era kontrolatuan erabiltzeko, 2003an zehaztu zuten lehenengo araudia. Erabiltzaileen betebeharrak eta eskubideak finkatu zituzten.
Orduko araudiaren muina bere horretan mantendu bada ere, hainbat aldaketa egin dira. Bermeen eta arauhausteen zenbatekoak eguneratu ditu; ordenantza fiskaletik kendu egin dute baso pisten erabileragatiko tasa; eta auzolana arautzen duen artikulua kendu dute, nahiz eta bideak modu horrekin garbitzen jarraitzea aurrikusten den. Udal webgunean dago araudi berritua.