Asteburu honetan jokatu dituzte Urretxun Mingainluze lehiaketako finalaurrekoak. Datorren asteburuko finalaren faltan, dagoeneko erabaki da zein zortzi taldek hartuko duten parte aurtengo azkeneko saio erabakiorrean. Antolatzaileen arabera «finalaurrekoak ohi bezala jendetsuak izan dira eta oso borrokatuak».