Antzine Biainek Palestinari buruz egindako dokumentalaren prozesua azaldu du
Qalbi da Antzine Biain (Zumarraga, 1967) Palestinari buruz egindako bigarren dokumentalaren titulua; qalbi hitzak nire bihotza esan nahi du arabieraz. Biainek palestinarren «erresistentzia gaitasuna» betidanik miretsi duela dio. Dokumentalean hango eguneroko bizitza kontatu du. Palestinarrek eskaera bat egin ziotela dio, «europarrei etortzeko esan, hemen gertatzen ari dena bertatik bertara ikus dezaten». Dokumentala egin eta orain Euskal Herriko hainbat herritan zein hiritan erakusten ari da, palestinarren ahotsa zuzenean entzun dadin.