Legorretako berdintasun plana diseinatzeko bilera egingo dute bihar
Legorretako Udaleko Ongizate sailak berdintasuna lantzeko egitasmoa abiatu du. Plangintza aurten burutuko dute, eta dagoeneko 24 gazte lantzen hasita daude. Herritarrentzat bilera antolatu du udalak biharko (asteazkena, urtarrilak 29), ekarpenak eta ideiak jaso, eta plangintza bat diseinatzeko. Udaletxeko batzar aretoan egingo dute bilera, bihar 18:30ean hasita.