Maialen Akizuk Mikel Laboa bertsolari sariketa irabazi du Donostian
Maialen Akizu urretxuarrak Mikel Laboa bertso sariketa irabazi du igandean. Lehiaketaren hirugarren edizioa egin da aurten, Donostian, Antigua auzoko festen testuinguruan. Bertsolari gazteei zuzendutako lehiaketa da, eta aurten sei bertsolarik hartu dute parte bertan, Doka Kafe Antzokian egin den saioan. Akizu «oso pozik» dago irabazitako sariarekin, eta ezustekoa izan dela aitortu du: «Gazteena nintzen eta ez nuen espero amaierara arte iristea».