Pintada faxistak egin dituzte Ordizian
Asteburuan zehar pintada faxistak agertu dira Ordizian; Tximista zubiaren aldamenean. Esbastika eta “Josue libertad! Seguimos vivos” mezuak idatzita agertu dira. Gehiagotan ere, leku berean esbastiken pintaketak agertu direla salatu dute.
Josue Estebanez espetxean dago gaur egun Carlos Palomino hiltzeagatik 26 urtera zigortuta. 2007ko azaroan labankadaz hil zuen Estebanezek Palomino Madrileko metroan. Hiriko auzo batean Democracia Nacional ultraeskuindar alderdiak deituriko elkarretaratzea zegoen, etorkinen aurka. Talde antifaxistek ere euren deialdia egina zuten ekitaldi hura salatzeko. Metroan egin zuten topo. Estebanezek ultraeskuindarren artean ohiko den Three Stroke markako jertsea zeraman; Palominok hura aurpegiratu zionean eman zion labankada lehenak. Ezagun egin zen kasua; segurtasun kameren hartutako irudiek hilketa bera nola izan zen erakutsi zuten.