Sutea Itsasoko ostatuan
Gaur goizean sutea egon da Itsasoko ostatuan. Jangelako beheko suaren tximiniak su hartu du, ostatuko nagusia, bere biloba eta langile bat barruan zeudela. Garaiz irten dira eta suhiltzaileei deitu diete. Berehala heldu dira eta inongo arazorik gabe itzali dute sua. Suak eta keak jangelan eta goiko solairuko gela batean kalteak eragin dituzte, baina Ezkio-Itsasoko Udalak ostatua asteburu honetan bertan irekitzea espero du.