Urteko batzarra deitu du ostiralean Zintzo Mintzok egindakoaz hausnartzeko
Urretxuko eta Zumarragako Zintzo Mintzo euskara elkarteak urteko batzarra egingo du ostiralean. Zuzendaritza berriak martxa hartu zuenetik hiru urte igaro direla eta, elkartearen aro berriaz hausnartuko dute ostiraleko bilkuran. Bide batez, 2014ari begira dituen asmoen berri ere emango die zuzendaritzak elkarteko bazkideei, eta tartean etzi martxan jarriko den otamotz.com atari berrituaz ere arituko dira.