Bertan behera gelditu da Hernani eta Ampo Ordiziaren arteko partida
Larunbatean Hernaniko Landaren Ampo Ordizia eta Hernaniren artean jokatu behar zen Ohorezko Mailako partida bertan behera gelditu da. Joan den asteburuan egin zituen euriteekin urpean gelditu zen Hernaniko zelaia eta aste honetako eguraldiak ez du batere lagundu.
Hernani CREk eskatu zion Ordizia Rugby Elkarteari partidua atzeratzeko. Norgehiagoka otsailaren 22an arratsaldeko 16:00etan jokatzea adostu dute, Errugbiko Federazioak kontrakorik esaten ez badu behintzat.














