
Legazpiko Ondarea Babesteko Planari hasierako onespena eman zitzaion pasa den abenduaren 17an egin zen osoko bilkuran. Ordutik udaletxean ikusgai dago herritar guztien eskura dokumentu hau, nahi dutenek alegazioak jar ditzaten. Horrez gainera, udaletik jakinarazi dutenez, dokumentu honekin lotutako beste hainbat ekintza aurreikusi dituzte datozen asteetarako.
Katalogatutako elementu bakoitzarentzat fitxa bat osatuko dute, bakoitzaren zaintza eta behar duen eraberritze lana definitu ahal izateko. Otsaileko lehen astean katalogatutako eraikinetako atari guztietan fitxak jarri dituzte. Landa eremuko eraikinen kasuan, eskutitzez helaraziko zaie. Auzoen kasuan, bilerak deituko ditu udalak.
Bilerak gizarte zentroan egingo dira 18:30ean. Urtatza auzokoekin egingo da lehenengoa hilaren 11n eta San Juangoekin bigarrena hurrengo egunean. Otsaileran 17an Arantzazu eta San Jose auzoen txanda izango da eta otsailaren 19an San Ignazio eta San Martin auzoena.