Jende ugari bildu zen Ordizian 'Gure Esku Dago' ekimenaren aurkezpenean
Leporaino bete zen Barrenako areto nagusia atzo iluntzean Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpenean. Bertan, Angel Oiarbide taldeko bozeramaileak ekainaren 8an Durangotik Iruñeara egingo den erabakitzeko eskubiearen aldeko giza katearen nondik norakoak azaldu zituen.
Horretarako herritarren parte hartzea beharrezko dela azaldu zuen Oiarbidek. Ekimena aurrera eramateko taldea martxan dago jada Ordizian; parte hartu nahi izanez gero, datorren asteartean elkartuko dira berriz zazpietan leku berean.













