Kale garbiketa bakoitzak bere aldetik egingo dute Zumarragak eta Urretxuk
Zumarragako osoko bilkuran kaleak garbitzeko hurrengo esleipena Urretxurekin batera ez egitearen aldeko botoa eman dute PSE-EEk, PPk eta EAJk; Bilduko zinegotziak abstenitu egin dira. Azken esleipena elkarrekin egin zuten Urretxuko eta Zumarragako udalek, baina Mikel Serrano Zumarragako alkatearen hitzetan, «zerbitzua Zumarragan ez da guztiok nahi genuen modukoa izan». Dena dela, Serranok «erabakia Urretxurekin adostu» dutela azpimarratu du.













