Urteko batzar orokorrean balorazio «positiboa» egin du Mairiko zuzendaritzak
Urretxuko eta Zumarragako Mairi emakumeen elkarteak urteko batzarra egin berri du, egindakoaren balorazioa egin eta aurrera begira dituzten asmoei erreparatzeko. Mari Carmen Diez lehendakariaren hitzetan 2013ko balorazio «positiboa» egin du zuzendaritzak. Elkarteko bazkideak «pozik» daudela eta «askotariko ekintzak» prestatzen dituztela gaineratu du. 2014ari begira ildo beretik jarraitzeko asmoa agertu dute, «horrenbeste urteren ondoren ideia berriak izatea zaila» dela aitortu du Diezek, baina proposamen berrientzako ateak irekita dituztela gehitu du.













