Beasainen otsailaren 5ean jaiotakoen afaria egingo dute
Datorren asteazkenean Loinazko San Martin, Beasaingo patroiaren eguna ospatuko dute. Egun horretan, otsailaren 5ean, jaiotakoek ia 28 urte daramatzate euren egunean afaria egiten. Aurten ere halaxe egingo dute, 19:30ean Basakanatik poteoa abiatuz. Aurten Kattalin erretegian egingo dute afaria. Afarira joan nahi dutenek, larunbat honetarako eman beharko dute izena, honako telefono zenbakira deituta: 645 72 0376 (Ekain).