Ertzaintzak gizon bat atxilotu du bart Beasainen droga-trafikoagatik
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Beasaingo ertzain-etxeko agenteek bart 55 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Beasainen, droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotu zutenean, 50 gramo kokaina eta marihuana zeramatzan autoaren maletategian. Gainera, atxilotua edari alkoholdunen eraginpean gidatzen ari zen.
Usteko trafikatzailea gaur, osteguna, goizaldean atxilotu dute Beasainen, GI-632 errepidean. Herri-segurtasuneko lanetan zebiltzan ertzainek arauz kontra gidatzen ari zen gizon bat hauteman dute. Gidariaren identifikazioa egiaztatzean, agenteek paperean bildutako substantzia estupefaziente bat atzeman diote. Autoaren maletategia miatu dute ondoren, eta marihuana, lehortua eta xehatua, aurkitu dute ontzi baten barruan. Gainera, plastikozko poltsa bat hauteman dute, gerora frogatutakoaren arabera, 50 gramo kokaina baino gehiago zituena. Gainera, gidariak positibo eman du egin zaion alkoholemia-proban. Ustezko egilea, 55 urteko gizon bat, atxilotu egin zuten droga-trafikoko delitua egotzita. Polizia-eginbideak amaituta, Tolosako guardiako epaitegiaren esku jarri dute atxilotua.