Talo ikastaroa egingo dute Beasainen otsailaren 11n
Goiztiri AEK euskaltegiak talo ikastaroa antolatu otsailaren 11rako Beasainen. Segurako talogileen gidaritzapean, Arriarango Intxaurpe elkartean irakatsiko dute taloak egiten, 18:00etatik aurrera. Izena aurrez eman beharko dute bertaratu nahi dutenek, Beasaingo edo Ordiziako euskaltegietan. Hamabi urtez azpikoek bi euro ordaindu beharko diotuzte eta hamabi urte baino gehiago dituztenek lau euro. Izena otsailaren 7rako eman behar da.