Zeraingo zerrategian San Joan baleontzi historikoa egiteko egurra mozten ari dira
http://youtu.be/kZ_X3wDKnQE Donostia 2016 proiektuaren egitasmo nagusia XVI. mendeko San Joan baleontziaren eraikuntza da eta egurra Zeraingo Zerralan zerrategian moztu behar dute. Dagoeneko hasi dituzte lanak. Sakanatik ekarritako 200 haritz enbor moztu behar dituzte. Moztu ahala, Pasaiara eramango dituzte, Albaolaren egoitzara.
Zerralan zerrategia Zerain, Segura, Zegama, Idiazabal eta Mutiloako baserritarren kooperatiba bat da. Etxerako egurra mozten dute, batik bat. Zerrategi arruntak ezin dira Donostia 2016ren beharretara egokitu eta, gainera, egitasmo honen helburuetako bat herritarrak inplikatzea da. Hori dela eta, zeraindarrengana jo zuten. Hauek baiezkoa eman zieten eta dagoeneko lanean ari dira.
Sakanatik ekarritako 200 haritz enbor moztu behar dituzte. Moztu ahala, Pasaiara eramango dituzte, Albaolaren egoitzara. Bertan, baleontzia eraikiko dute.
Lanak gaur aurkeztu dituzte, zerrategian bertan. Ekitaldian, Itziar Nogeras Donostia 2016ko zuzendari orokorrak, Xabier Agote Albaola itsas faktoriako presidenteak, Garazi Urrestarazu Altsasuko alkateak eta Andoni Alustiza Zerain Dezagun fundazioko lehendakariak parte hartu dute. Jon Maia egitasmoaren arduraduna ere bertan izan da.













