Egin Klik irudian 89. zenbakia irakurtzeko
Goierri da bola jokoaren Gipuzkoako azken gordailuetako bat. Batzuk oraindik ere eusten diote tradiziozko jokoari, baina adinean aurrera doaz eta gero eta gazte gutxiago hasten dira kirol mota honetan.
Bestalde, Bertsozale Elkarteko genero taldean dabil Nerea Elustondo legazpiarra. Aurtengo Bertso Eguna antolatzeaz arduratu dira, eta genero ikuspegia eman nahi izan diote, berdintasunaren arloan, oraindik ere asko baitago egiteko.
Gazteen atalean, Ormaiztegiko ziklokros proba irabazi duen Patxi Aldanondo txirrindulari beasaindarrarekin izan dira; Motzean atalean berriz, Itsasondon haur eta gurasoentzat martxan jarri duten Familia Giroan ekimenaz hitz egin dute.