Araman eta Ataunen gaur, eta Itsasondon bihar dira mus saioak
Euskal Herriko VI. Mus Txapelketaren barruan, herrikako hiru mus saio jokatuko dira, asteburu honetan, Goierrin. Araman gaur da bertako lehiaketa, Toki Alai tabernan, 22:30ean hasita. Ataunen ere gaur jokatuko dute herritarrek sailkatze lehiaketa, San Gregorioko Pelotazale elkartean, 21:00etatik aurrera. Itsasondon, berriz, bihar arratsaldean jokatuko dute, 16:00etatik aurrera Kaxintane tabernan. Izena emateko 15:30erako joan behar da.
Herri askotan dagoeneko jokatu dituzte kanporaketak. Aurreko asteburuan, Altzagan Imanol Mujika eta Pako Zubeldiak bikoak irabazi zuen, Artea elkartean. Haiek sailkatu dira Orion izango den Gipuzkoako finalerako. Zaldibian, 16 bikoteren artean, Gantzarain anaiek irabazi dute. Pajares-Nazabal ere Oriora joango dira.