Ataunen zabor bilketaz bilkerak egingo dituzte
Ataungo Udalak herritarrekin bilera sortak egingo ditu, bihar eta hurrengo larunbatean. Hondakin bilketa sistema berriaren xehetasunak eta funtzionamendua agertuko diete, zeharreka edo guneka joanda. Bilerak edukiontziak eta zutabeak kokatuko diren lekuetan egingo dira. Auzotar guztiak gonbidatu ditu udalak.
Bestetik, Sasietak informazio bulego bat ireki du Ataunen. Astearteetan (09:00-13:00) udaletxean egongo da, eta ostegunetan (16:00-19:00) San Gregorioko Elkargunean. Zalantzak argitzeko da, eta beste bi bide ere ipini dituzte: ataun@sasieta.org, 681 102 852.
Bihar, udalkideak herriaren bi ertzetatik (Zubikoeta gasolindegian Ajarrestako bizilagunekin eta Aian) 09:00etan hasiko dira 18 bilera egiten, guneka. Erronda 13:00etan bukatuko da, erdirantz.