Euskararen Sustapenerako Ekintza Plana osatzeko bilera egingo dute bihar Igartzan
Beasaingo Udalak urteak daramatza herriko eragileekin batera herrian euskara sustatzen. 2014an ordea, hirugarren plangintzaldia egitea dagokio eta, ondorioz, datozen lau urteetarako ekintza plana definitu nahi du udalak. “Hori denon artean eginez gero, aberatsagoa, errealagoa, gauzagarriagoa… hobea” izango dela uste du udalak. Igartza jauregian egingo dute bilera, bihar arratsaldeko 18:00etan. Bilera honen helburua, datozen lau urteetarako neurriak eta ekintzak zehaztea izango da. Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu bilerara.