Gorka Santestebani (Zumarraga, 1979) haurra zenetik gustatzen zaio irratia. Etxean «beti» entzun du irratia, eta batez ere «Segura Irratia», aipatu du. Irratirako zaletasunak bere irratsaio propioa egitera eraman du, eta orain zazpi urtetik hona Urretxuko Kk’inzona irrati libreko (FM-ko 98.0) ahots ezagunenetakoa da.
http://youtu.be/KgaWcpIx2sc Ordiziako Urdaneta ikastetxekoak hasi dira jada inauteriak ospatzen. Gaur arratsaldean, eskolatik Beti-alai pilotalekura hoan dira ikasle eta irakasleak, adinka mozorro ezberdinekin. Zerainen ere haurrek gaur ospatu dituzte inauteriak. Ikasle eta irakasleak, norberak aukeratutako mozorroekin jantzi dira eta inauteri festa egin dute eskolan. Zumarragako eta Urretxuko ikastolan, ohiturari jarraituz, laranjak eta ogitartekoak banatu dizkiete ikasleei, ostegun gizen eguna ospatzeko.
Atzo egin zen Urretxun, hileroko ohiko osoko bilkura. Bederatzi puntuko gai-ordena aurkeztu zion udal gobernuak udalbatzari, eta guztiak, aho batez onartu zituzten, ordu erdira iritsi ez zen bileran. Aurreko batzarraldietako aktak eta alkatearen ebazpenak ontzat eman eta gero heldu zieten otsaileko osoko bilkura zegozkien gainerako gaiei.
Zumarragako Ispilla kiroldegian osasun tailer teoriko praktikoak egingo dituzte bihar. Tailerra barruko txirrindularitzari lotutakoa da, eta sabeleko soinketa hipopresiboari buruzkoa izango da. Martxoaren 28an emango diote segida jarduerari; orduan, bizikletaren
The post Osasun tailerrak egingo dituzte bihar Ispillan appeared first on Otamotz.