Irrien Lagunak Libre jaialdian
http://youtu.be/8XzD7nnkH20 Beasaingo Antzizar kiroldegia bete egin zen larunbatean, Irrien Lagunen jaialdirako. Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren herriko tabernen eta Segi gazte erakundearen aurkako makroepaiketen “izaera politiko eta antidemokratikoa” salatzeko antolatu dute Libre jaialdia Gipuzkoako lau herritan. Ekitaldi horietako bat izan zen Irriak Libre jaialdia; bertan, Porrotx pailazoak, Ane piratak eta haien lagunek parte hartu zuten.