Sahararako janaria bilduko dute Goierrin, asteazkenetik ostiralera
Goierriko Sahararen Aldeko Lagunak elkarteak janari bilketa egingo du aste honetan, Goierriko ikastetxe eta supermerkatu batzuetan. Goierritarrek emandako produktuak otsailaren 20an bidaliko dituzte Saharako errefuxiatu kanpamentuetara, Euskal Herri mailan antolatu den elkartasun karabanan.
Bilketa asteazkenean, ostegunean eta ostiralean izango da (otsailaren 12tik 14ra). Gauza jakin batzuk eskatu dituzte: arroza, lekaleak, pasta, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea eta konpresak.
Kanpaina honako ikastetxeetan egingo dute: herriko eskoletara eraman behar dira, eta sarreran jarriko dituzten ontzietan utzi. San Benito (Lazkao), Joxemiel Barandiaran (Ataun), San Andres (Ormaiztegi), La Salle (Beasain), eta Urdaneta eta Jakintza (Ordizia).
Horiez gain, Ordiziako Eroskin, Zaldibiako Eroslen eta Beasaingo BM saltokian ere bilduko dituzte produktuak.
Goierriko Sahararen Aldeko Lagunak elkarteak familia guztiei egin die deia janaria emanez parte har dezaten., «Elkartasun kilo batek asko esan nahi du sahararrentzat. Izugarri eskertzen dute garai hauetan ere, kanpamentuetan gosea nabarmen zabaldu delako, gainera».