Zegamako mendizaleak Artikutzara joan ziren atzo. Guarda etxetik abiatu ziren eta pagadietatik Artikutzako urtegira joan ziren. Honi itzulia eman ondoren, Artikutzako auzora iritsi ziren. Bertako ostatuan indarrak berritu ostean, trenbide zaharraren bidea hartu zuten eta abiapuntura itzuli ziren.