http://youtu.be/tsaV_Im0sCU
Badator Bertsomovieda lehiaketa. Martxoaren 24a bitartean parte hartu nahi duen orok bertsoren bat agertzen den eta gutxienez zazpi segundo dituen bideoa aurkeztu ahal izango du lehiaketara. Iaz egin zen Bertsomoviedako bigarren edizioan "zinematografikoki gehiago landutako eta teknikoki ere hobeak" ziren lanak jaso omen zituzten, azaldu du Iñaki Apalategi Bertsomoviedako kideak. Hala ere, Bertsomovieda "mugikorrarekin egindako bideo batek ere irabaz dezakeela" gogorazi du, bertsoa eta irudia soilik baitira Bertsomoviedak izan beharreko osagaiak.
Ane Arrieta
Goierri
Badator Bertsomovieda lehiaketa. Martxoaren 24a bitartean parte hartu nahi duen orok bertsoren bat agertzen den eta gutxienez zazpi segundo dituen bideoa aurkeztu ahal izango du lehiaketara. Iaz egin zen Bertsomoviedako bigarren edizioan “zinematografikoki gehiago landutako eta teknikoki ere hobeak” ziren lanak jaso omen zituzten, azaldu du Iñaki Apalategi Bertsomoviedako kideak. Hala ere, Bertsomovieda “mugikorrarekin egindako bideo batek ere irabaz dezakeela” gogorazi du, bertsoa eta irudia soilik baitira Bertsomoviedak izan beharreko osagaiak.
Hirugarren edizio honek izango du nobedaderik, gainera. “Aurreko urtean jaso genituen gazteen bideo mordoa ikusita, gazteentzako aipamen berezi bat ematea erabaki dugu”. Horrela, 2.500 euro egongo dira jokoan, ondorengo sarietan banatuta:
Gazteentzat (DBH4 arte):
300€ bertsomovie onenari
100€ko aipamen berezia
Helduentzat:
1000€ko lehen saria
350€ko aipamen berezia
Ikusleen saria 500€
Bertsorik onenak dituen bertsomovieari 250€
Sari hauez gain, Apalategik dio saria “bikoitza” dela. Izan ere, diru-saria irabazten dutenez gain, parte hartzen duten bideo guztiak ikusgai jartzen dituzte bertsomovieda.com orrialdean, eta “milaka bisita izan dituzte bideoek aurreko bi edizioetan: lehenengoan asko eta bigarrenean are bisita gehiago izan zituzten bideoek”.
Arrano Kultur Elkarteak antolatu eta Beasaingo Udalak, eta Orkli eta Arri kooperatibek lagunduko dute diruz lehiaketa. Aurrez bertsopaper lehiaketa antolatzen zuten, baina, “genero hori goitik behera zetorrela ikusita”, urtebeteko atsedenaren ondoren hasi ziren, bertsoak bideoekin uztartuz, Bertsomovieda antolatzen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.