Atagoitiko errepidea itxita egongo da astelehenetik aurrera
Ormaiztegitik Legazpira doan GI-3540 errepideko 7,500 kilometro puntuan egin beharreko lanak direla eta, errepidea itxita egongo da datorren astelehenetik hilaren 28ra arte (20:00etan irekiko dute). Ormaiztegik Legazpira doazen gidariei, errepide horren ordez GI-632 errepidea hartzea gomendatzen zaie, Urretxuraino, eta jarraian, GI-2630 errepidea, Legazpiraino.