Iturgaitzagako hiritartze lanak lehiaketara atera ditu Lazkao Lantzenek
Lazkao Lantzen udal enpresak lehiaketara atera ditu Iturgaitzaga eremuko etxebizitzen inguruko urbanizazio lanak, udal ekimeneko etxe-multzoetakoa. Hiritartze obra egiteko lizitazio aurrekontua 1.452.523,83 eurokoa da, eta lanak hartzen dituen enpresak hamalau hilabete eta erdi edukiko ditu bukatzeko. Eskaintzak martxoaren 9a baino lehen aurkeztu behar dituzte eraikitzaileek, Lazkaoko udaletxean.













