Maitasun erromantikoaz
Gaurko eguna, otsailaren 14a, maitasunaren gorazarre egiteko eguna da askorentzat. Batez ere maitasun erromantikoa ospatzekoa eta indartzekoa. Telebista piztu besterik ez dago maitasuna zer den nola azaltzen duten ikusteko edo, behintzat, maitasun eredugarria nolakoa izan beharko lukeen barnerarazi nahi duten ikusteko. Baina, zer eragin du maitasun erromantikoak pertsonengan? Nerea Elias antropologo ataundarraren ustez, «maitasun erromantikoak mesede gutxi» egiten die emakumeei.
Gaurko eguna, otsailaren 14a, maitasunaren gorazarre egiteko eguna da askorentzat. Batez ere maitasun erromantikoa ospatzekoa eta indartzekoa. Telebista piztu besterik ez dago maitasuna zer den nola azaltzen duten ikusteko edo, behintzat, maitasun eredugarria nolakoa izan beharko lukeen barnerarazi nahi duten ikusteko. Baina, zer eragin du maitasun erromantikoak pertsonengan?
Nerea Elias antropologo ataundarraren ustez, «maitasun erromantikoak mesede gutxi» egiten die emakumeei. Bikote harremanetan «menpeko» egiten ditu emakumeak; «biolentzia matxistaren jomugan jartzen gaitu», dio. Bere ustez, gizon-emakumeok «ezberdin sozialitzatzen gaituzte» maitasun kontuetarako.
Umetatik barneratuta
Emakumeei txiki-txikitatik erakusten diete bikote maitasuna (esan gabe doa bikote heterosexual-monogamoa) ezinbestekoa dela zoriontsu izateko: «Maitasunak asebeteko gaituela eta maitasunaren izenean gure askatasuna sakrifikatzea beharrezkoa dela».
Maitasun mota horrek, ordea, ez du bikote mailan soilik eragiten. Gizarte oso baten eredua mantentzen laguntzen du. «Maitasun erromantikoa inguratzen duten ideia eta balore multzoak ezinbestekoak dira egungo gizarte eredu patriarkala mantzentzeko eta bersortzeko. Gizonen eta emakumeen arteko desoreka sozialak luzaroan iraunarazteko eta familiaren ideia tradizionalenari eusteko», dio antropologo ataundarrak.
Bere ustez,«maitasun erromantikoaren eraikuntza sozialak bikotearekiko menpeko egiten ditu emakumeak» eta bikote harreman «desorekatuak» sortzen ditu.
Nerea Elias: «Maitasun honek menpeko egiten gaitu, biolentzia matxistaren jomugan jarriz»