Mami eta mamizko postreen lehiaketak egingo dituzte gaur Itsasondon
Itsasondoko Udalak antolatuta, mamien eta mamizko postreen lehiaketak egingo dituzte, gaur. Bi maila horietan bereiziko dute lehiaketa. Postreek nahitaez mamia eduki behar dute osagai. Lehiaketa eta dastaketa Itsasondoko Bizi-Nai jubilatu elkartean egingo dituzte, gaur 18:00etan hasita. Ordubete lehenago eraman behar dira. Bost herritarrek ostatuko dute epaimahaia.