Banatu dituzte Beasaingo idazlehiaketa txapelketako sariak
Gaur banatu dituzte Beasainen, XXIV. Beasain Idazlehiaketa txapelketako sariak. Igartza jauregian egin da sari banaketa ekitaldia, 12:00etan hasita. Adinaren arabera, bost mailatan banatuta gauzatu da lehiaketa, eskualdeko ikasleen artean. Maila bakoitzean idazlan motaren araberako sail ezberdinak izan dira, Hitz lauz narratiba lanei dagokienean, Olerkia, poesia lanentzako eta Bertso atala bertso idatziak saritzeko.
A, B eta D mailetako lanak Jon Ordoñez, Maitane Legarreta eta Ekaitz Goikoetxeak osatutako epaimahaiak baloratu ditu. E eta F mailetakoak, aldiz, Gabino Muruak, Maite Erauskinek eta Begoña Iartzak. Hauek dira, epaimahaikideen iritziz, mailaz maila sariak jaso dituzten idazleak.
A mailan (1995 eta 1996 urteetan jaiotakoak)
Hitz lauz atala:
1.Saria: Josune Aranburu (Izanaren geroa). 210 euro eta oroigarria. 2.Saria: Irati Ricón (Vengeance). 150 euro eta oroigarria. 3.Saria: Irati Urdangarin (Noraezean). 90 euro eta oroigarria.
Aipamen sariak:Nerea Antxia (Bolaluma) June Muxika (Amonaren oroitzapenak) Laida Etxeberria ( Agur t´erdi, zure ohi Oihane)
Olerkia atala:1.Saria: Iñigo Perez (Agur esan aurretik). 180 euro eta oroigarria. 2.Saria: Irati Urdangarin (Ardi zuria artalde beltzean). 90 euro eta oroigarria.
Aipamen sariak:Uxue Etxeberria (Marrubi zaporeko muxuak) Irati Ricon (Suzko txoriak)
B mailan (1997 eta 1998 urteetan jaiotakoak): Hitz lauz atala:1.Saria: Aitor Zabalegi (Zozoa kaiolan). 180 euro eta oroigarria. 2.Saria: Martin Kortaberria (Hamabi eguzkilore). 130 euro eta oroigarria. 3.Saria: Aitor Zabalo (Iraganeko itzala). 80 euro eta oroigarria.
Aipamen sariak:Aizpea Garmendia (Kukuaren begietan) Maria Ezpeleta ( Mentazaharreko hilketa) Eider Saez (Coffee palace)
Bertso atala:1.Saria: Iraitz Sarasola (Bulliyng). 180 euro eta oroigarria. 2.Saria: Saioa Arregi (Tratu txarrak). 90 euro eta oroigarria.
D maila (1999 eta 2000 urteetan jaiotakoak): Hitz lauz atala:1.Saria: Maddi Aiestaran (Lortu dut). 150 euro eta oroigarria. 2.Saria: Irene Kortaberria (Negu hotzeko argi izpia). 110 euro eta oroigarria. 3.Saria: Egoitz Urteaga (AL). 70 euro eta oroigarria
Aipamen sariak:Enara Barandiaran (Bizitza berri baten alde) Jon Munduate (Egia inork ez dakienean) Irati Etxezarreta (Pakete bat niretzat)
Bertso-atala:1.Saria: Maddi Aiestaran (Parkeko bankua). 150 euro eta oroigarria. 2.Saria: Aaron Ueda (Euskal Herria). 80 euro eta oroigarria.
Aipamen sariak:Iñaki Larrañaga (Euskara) Oier Ibarzabal (Espainiaren akatsak)
E maila (2001 eta 2002 urteetan jaiotakoak):
Prosazko atala:
1.Saria: Anne Perez (Soineko magikoa). 120 euro eta oroigarria. 2.Saria: Enaitz Etxeberria (Txorimalo musika jotzailea). 85 euro eta oroigarria. 3.Saria: Eneko Aranguren (Lata hizlaria). 50 euro eta oroigarria.
Aipamen sariak:Idoia Zabalo (Izebaren oparia) Nahia Mujika (Burko magikoa) Izaro Arrondo (Adiskidetasuna)
Bertso atala:1.Saria: Maider Insausti (Amona koadrilan sartu zait). 120 euro eta oroigarria. 2.Saria: Naroa Aranburu (Teknologia berriak). 60 euro eta oroigarria.
Aipamen sariak:Naia Balerdi (Mariaren urtebetetzea)
F maila (2003 eta 2004 urteetan jaiotakoak): Prosazko atala:1.Saria: Alex Lopez (Praixkuren jubilazioa). 90 euro eta oroigarria. 2.Saria: Joseba Etxezarreta (Panpinaren sekretua). 60 euro eta oroigarria. 3.Saria: Ander Kortaberria (Komunetik behera erori zen aparatua). 30 euro eta oroigarria.
Aipamen sariak:Beñat Imaz (Urrea ematen zuen zuhaitza) Daniela Holguin (Barraskilo korrikalaria) June Maiz (Umeen poza)













