Hasi da Argi Berri elkarteko mus txapelketa azkarra
Une honetan jokatzen ari da Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatzen duen mus txapelketa azkarra. Aurtengoa 37. txapelketa da eta 82 bikote ari dira bertan parte hartzen. Lehenengo kanporaketak Urdaneta ikastetxeko jangelan jokatu dituzte bikote guztiek. Hamasei bikote geratzen direnean hasiko da sarietarako lehia eta partida horiek Argi Berri elkartean bertan jokatuko dituzte.
Goierrin antolatzen diren mus norgehiagoka guztietan parte hartzaileenetakoa da Ordiziakoa. Lau erregetara eta seina hamarreko hiru ustelera ari dira jokatzen eta irabazleen artean sari bikainak zozkatuko dituzte.
Lehenengo bikotearentzat 1.500 euro eta txapelak, bigarrenarentzat 800 euro, hirugarren egiten duen bikotearentzat 400 euro, laugarrenarentzat 200 euro, bosgarren eta seigarren gelditzen direnentzat arkume bana eta bi txuleta, eta zazpigarren eta zortzigarren egiten duten bikoteentzat afari bana.