«Egindako lanaren fruituak ikustea da nire ametsa»
2000. urtean Oiharte nekazal etxea jarri zuen martxan Haritz Egurenek (Arriaran, Beasain, 1974). Etxeko sagardoa dastatzera emateko sagardotegi txiki bat ireki zuten, eta «jendearen erantzuna ikusirik 2010ean sagardotegia handitu eta Oiharte sagardo botilaren komertzializazioa» jarri zuten martxan.
Aurtengo sagardoa ere, iazkoa baino hobea al da?
Urtero produktuan, produkzioan eta instalazioetan hobekuntzak izaten dira, eta horrek emaitzak hobetzea dakar.
Krisi garaian ere, sagardotegiak beti beteta?
Beti, asko esatea ez al da? Sagardotegi garaia epe motzekoa izanik, jende guztia hiru-lau hilabete hauetan pilatzen da.
Sagardoa edateko, sagardotegi garaia ala uda da hobea?
Txotx garaian kupel desberdinetako aukerarekin jokatzea polita da, baina, gorputzak beroarekin gehiago eskatzen du.
Zaletasun bat.
Ehiza.
Musika talde bat.
Trikitia jotzen duten euskal talde oro.
Abesti bat.
Kupela.
Janari bat.
Txuleta, nola ez!
Edari bat.
Sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Pirinioak.
Amets bat.
Egindako lanaren fruituak ikustea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Hainbeste egun on pasa ditut, lagun artean, familian…
Gorroto duzuna.
Ustelkeria.
Goierriko txoko bat.
Idiazabal.
Herriko alkate bazina…
Ez ote da gertatuko!
Zerainen biziko ez bazina…
Beste herri txikiren batean.